LARRE ALDAKETA

Posted by: ENEKO / Category: , , ,










Aurten ere etorri zaigu udaberria. Larreen kolore aldaketak, txorien soinu alaiak eta abereen joan etorriak ikusten dira urtaro honetan. Artzainentzat, urteko garai hau izaten da gogorrena: ardiak larreetara eraman, arkumeak loditu, esnea batu eta gaztak egin. Zeanuriko herrian bizi da Enrike Etxebarria. Urtero, ekainaren lehenengo asteburuan, Elexartza baserritik Gorbeiako landetarantz joaten da. Bertan igaroko ditu hurrengo hilabeteak, gaztak eginez. Urte asko daramatza Enrikek ibilaldi hori bakarrik egiten, baina, azken urteotan, Zeanuriko IPIZKI taldearen laguntzaz, jendeak ibilaldi horretan parte hartzen du. Goizean goizetik baserrian biltzen dira ibiltariak eta artzaina. Ibilaldiaren iraupena hiru ordu ingurukoa da, baina ibilbideak ez dauka inolako zailtasunik. Gorbeiara heldutakoan, txabola ikusteko aukera edukiko duzue. Eguraldi eguzkitsua eginez gero, ibilbidean zehar bista politak daude.


0 comentarios:

Publicar un comentario