AGATE DEUNA (SANTA AGEDA)

Posted by: ENEKO / Category: ,



Aurten ere Agate Deuna Euskal Herriko herri askotan ospatu da. Herri edo eskualde bakoitzean, abestiak aldaketak izaten dituzte, baina denen helburua berdin antzekoa da. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan da. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, ate joka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik bizirik dirau toki batzuetan.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan, Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko, baina alferrik, Jainkoari eskainia baitzegoen. Neska ezin zuela lortu eta neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Euskal Herrian ohitura ugari izan dira: kanpai jotze luzeak, Bizkaiko zenbait ermitatan; erromeriak, beste toki batzuetan... Egun horren goizaldean, baserrietako soroetan eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Gaur egun, toki gehienetan, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen da etxez etxe oles egiten arituz. Oles egiten den bitartean, bertso eta kopla ugari erabiltzen dira:


Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak
igaz lez hartu gagizun eta
zabaldu zuen sakela.

Orain bagoaz alde egitera
agur deutsugu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizu izan dongerik… 1,2,3 EUP!


Leer más »

EUSKAL ARTZAIN TXAKURRA

Posted by: ENEKO / Category: , , , , ,











Zuzenak ez diren izenak: Euskal artzainen txakurra, Ardi txakurra eta Artzai zakurra.
Non dagoen hedatuta: Euskal Herri osoan.
Errolda: 97.07.12a arte 184 arrazako txakur erroldatuak (RRC) (emeak eta arrak)
Zein egoeratan dagoen: ARRISKUAN.
Zein azokatan ikus daitekeen: Uztailaren bigarren larunbatean Busturian (Bizkaia) egiten den arrazari buruzko monografikoan. Markinan (Bizkaia) urriaren bigarren larunbatean egiten den Euskal Herriko Arrazen Erakusketan. Abuztuan eta irailean egiten diren artzain txakurren txapelketetan: Oñatiko (Gipuzkoa) Nazioarteko Txapelketan, Euskal Herriko Txapelketa Gerediagako Mankomunitatean (Bizkaia) eta Burtzeñako (Bizkaia), Laudioko (Araba), Uharte-Arakilgo (Nafarroa) eta Ezkioko (Gipuzkoa) txapelketetan.

Ezaugarriak:
Euskal artzainek erabiltzen zituzten, batez ere, artaldeak gidatzeko, baina baita behi taldeak, zaldi taldeak eta ahuntz taldeak gidatzeko ere. Baserriak eta artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira. Bi dira ofizialki onetsita dauden barietateak:
1. Iletsua, Euskadi osoan zehar hedatuta dagoena. Azalera zuria eta lehoi kolorekoa du, eta arrek bataz beste 53,87 cm neurtzen dute bizkar gurutzean, Beste barietatearekin alderatuz gero, ile luzeagoa dute bizkarraldean eta aurreko hanketan. Bularra ere zabalagoa dute, buru handiagoa ere bai eta belarriak beti erorita dauzkate.
2. Gorbeiako barietatea Gorbeialdeko Parke Naturalaren (Bizkaiko hegoaldea eta Arabako iparraldea) inguruko herrietan zehar dago batik bat. Gorria da, suaren kolorearen antzekoa, eta arrek 54,23 cm-ko garaiera dute bizkar gurutzean. Beste barietatearekin alderatuz gero, honako hauek dira desberdintasunik nabarmenenak: buruko, aurpegiko eta sabelaldeko ile luzeagoak dauzkate. Begian luzamendutxoa daukate eta aurpegian bost orin.

Badago artzantzan asko erabiltzen den beste arraza bat, nahiz eta gure erkidegoan ez dagoen horrenbeste. Pirinioetako Artzain Txikiari edo Petit Beger des Pyrénéesi buruz ari gara. Iparraldeko eta Akitaniako inguru batzuetakoa da jatorriz. Txakur gidariak dira. Landetako Labrita ere bada inguru horretan, eta saiatu dira tipifikatzen, baina alperrik izan da, ez baitaukate morfologiaren aldetiko berezko berezitasunik aldameneko beste zenbait arrazarekin alderatuz gero.


Leer más »

ARDI LATXA

Posted by: ENEKO / Category: , , , ,








ARRAZA: LATXA ARDIA, Euskal Herriko ardi propioa da.
IZENA: ELURTXO
BIZILEKUA: Lekanda mendiaren magalean.
JABEA: Enrike Etxebarria.
NEURRIA: Zelaian eta larrean, belarra jaten duen animalia ugaztuna da. Bizkar gurutzean 70 cm-ko garaiera daukate. Batez beste, arrek 65-75 kg izan ohi dute eta emeek, 45-55 kg.
EZAUGARRIAK: Iparraldean 130 artzain eta 30 000 ardi zeuden. Hemen, aldiz, 60 bat artzain eta 16 000 ardi zeuden. Oso ardi bikainak dira esnetarako, eta horien esnea eta karrantza arrazako ardien esnea baino ez da onartzen Idiazabal jatorrizko izendapena duten gaztak egiteko. Batez beste, 150 egunean 160-170 litro eman ohi du ardi bakoitzak.


Leer más »

GORBEIAKO ARTZAI TXAKURRA

Posted by: ENEKO / Category: , ,



Urteekin gure eguneroko egitekoetan aldaketa eman da eta bilakaera horren arrazoi nagusietariko bat eginbeharrak burutzerakoan ahalik eta erraztasun handienarekin aritzea da. Noski, artzaintzak ere moldaketak izan ditu denboraren joan–etorriekin, baina aldatu ez dena txakurraren konpainia da. Nahiz eta egun, arraza ezberdinekin lan egiten den, kasu honetan Euskal Artzain txakurraren gainean hitz egingo dugu, historikoki gure herrikoa den langile fin eta leiala. Euskal Herriko Natura aldizkarian jasotako informazioa bildu gura izan dugu, arraza apur bat hobeto ezagutu asmoz.

Euskal Artzain Txakurra bi barietate dituen arraza homogeneoa eta espezie ugaria da; “Iletsua” eta “Gorbeiakoa”, dira txakur motak. Iletsua barietatearen jatorrizko eremuak Euskal Herriko hainbat artzaintza–eremu ezberdin hartzen ditu barrua. Gorbeiakoa ostera, Bizkaia eta Araba artekoa da, Gorbeiako mendi ingurukoa eta Gorbeiako Parke Naturalekoa hain zuzen.


Gorbeiakoa.

Barietate hauen (eme eta arren) gorpuzkera honako ezaugarrion barruan sartzen dugu: eumetrikoa –hots, batez besteko proportzioa–, azpialdean ganbila eta luzanga. Gorbeiakoan gehien agertzen dena –tonu ezberdinetan– kolore su–gorria eta ilehoria da, nahiz eta azken hau gutxiagoa den. Hondar kolore edo hori–gorriekin batera, Iletsua barietatearen ezaugarria da.

Euskal Artzain txakurraren beste ezaugarri morfologiko berezi batzuk, honako hauek dira: atzeko hanka bakoitzean sarritan hatz bat edo bi atrofiatu (ezproina) edukitzea. Mukosa beltzak eta bizar–lekuan (kokotsean) ile luzerik eta ugaririk ez edukitzea. Gorbeiakoak, morfologia–ezaugarri berezi eta nabarmen gisa, gehienek hiru edo bost orban izaten dituztela aurpegian.

Sexuari dagokionean, ez dute alderik agertzen ikertutako barietateek, atzealdearen luzeran, atzealdearen zabaleran, besahezurraren perimetroan, belarriaren luzeran eta buztanaren luzeran izan ezik. Sexu diformismoa dago.

Barietateen arabera, emeek izaten dituzten ezaugarri nabarmenenak, buruaren luzeran, aurpegiaren luzeran, aurpegiaren zabaleran, atzealdearen zabaleran eta bularraldearen zabaleran izaten dira. Arren kasuan, desberdintasun hauek barietateen arabera soinerainoko altueran, buruaren luzeran eta aurpegiaren luzeran islatzen dira.

Iletsua
Txakurraren gorpuzkera orokorrean eumetrikoa, luzanga, enbor gogor eta errektangeluarra izaten da. Gorputza Gorbeiakoak baino ile zurdatsuagoz estalia dauka. Gain–estalkia ilehoria edo lehoiarenaren antzekoa izaten du. Gain–estalkian, gorputzeko beste aldeetan baino ile laburragoa du, begiak estali gabe.

Proportzio garrantzitsuak: Altxaketaren eta luzeraren arteko erlazioa sexu bietan 1/1,2koa da eta garezur eta aurpegiaren artekoa 1,5/1 emeengan eta 2/1 arrengan.

Izaera eta portaera: Leialtasun handikoa, ugazabarekin lotura estua izaten duen txakurra baita. Lurraldetasun nabaria erakusten du.

Burua: Garezur–aurpegiko lerroa urrunkorra eta garezur soslaia azpi–konbexua ditu. Enbor–piramidea luzanga .

Sudurra: Zuzena, ez luzeegia. Trufa beltza ematen du.

Muturra: Arina, gaineko soslaia zuzena edo leunkiro azpi–konbexua ertzeko aldean. Gorputzeko gainerako gain–estalkian baino kanela kolore nabarmenagoa edo beltza izaten du.

Ezpainak: Tinkoak eta doituak, ez bigunak eta pisutsuak, ongi estaltzen dute beheko masaila. Ez du eratzen ezpain–lotune markaturik. Kolore beltzekoak.

Begiak: Erdizkakoak, arrautza–antzekoak, betazal beltzak eta irisaren kolorea gaztain–anbarrak.

Belarriak: Gehienetan begiaren bazterreko erpinaren luzapen lerroaren gainetik. Triangelu formakoak.

Bizkarraldea: Saihetsezurretan aldaketa leuna eginez gehiegi makurtu gabeko besaburua. Gihar garapen handikoa.

Buztana: Erditik gorantz itsatsita zangarreraino heltzen dela. Asko mugitzen du. Luzea eta geldi dagoenean okertua. Hiru posiziotan izan dezake: atsedenean (behean), arreta dagoenean (bandera eran) eta jardunean dabilenean (igitai eran).

Hankak: Zaintsuak eta sendoak.

Ilaia: Hainbatetan luzea, zakarra, itxura arruntekoa. Laburragoa aurpegian eta gorputz–adarren aurrealdean.

Tamaina: oinerainoko altuera (zentimetroetan)
Arrak: 47tik 63ra
Emeak: 46tik 58ra

Pisua (Kiloetan)
Arrak: 18tik 33ra
Emeak: 17tik 30ra


Leer más »

ARRABAKO ATERPEA

Posted by: ENEKO / Category: , , , ,







1960ko maiatzaren 29an Federazioak Arraban duen aterpe berria zabaldu zen, 3000bat mendizalek parte hartu zutela. Aterpeak Angel Sopeña du izena, berak Gorbea inguruko aterpe guztietan burututako lan paregabea omendu asmoz. Espainiako Federazioak Egiriñaoko aterpea alde batera utzi izanagatik bazuen euskal mendizaleekin hartutako zorra. Aterpe zahar honek bere urrezko garaia ere izan zuen funtsezko betebeharrak burutu zituelarik oztopo nabarmenak gaindituz: eraikin beraren egitura, hornidura, tamaina eta kokalekua besteak beste.

Aterpe berriko arkitektoa, Espainiako Federazioaren presidentea, Julian Delgado Ubeda izan zen eta federazio hau eraikuntza eta horniduraz arduratu zen.

Erliebearen muino batek ipar haizeaz babesten du eta aterpe ilunen eredua baztertuz, argi asko dela medio, barru alaia lortu da. Inaugurazio eguneko bezperatik ekitaldi ugari burutu ziren, adibidez, Eskualdeko Mendi Kanpamendua Club Alpino-Turista de Baracaldok antolatuta eta Alberto Besgak zuzentzen zuen “Federazioko Mendi Sorospen Taldea”ren erakusketa. Aterpe barruan mendizaleen patroi den San Bernardo de Mentonen imajina kokatu zen. Aterpeak gordetako 32 plaza eta kantina eskaintzen maiatzaren 1etik urriaren 31 arte. Gainontzeko egunetan giltzak Club Deportivo de Bilbaon, Zeanuriko Manterolarenean edo Gasteizen Federazioko Subdelegazioan eskuratu zitezkeen.

Basilio Etxebarria artzaina, bere emaztea Felisa Lejarza eta familia zaintzaz arduratuko dira bazkariak eta edariak eskainiko dutela eta egurrez hornituko dute aterpea. Aterpeko ordezkari Sopeña bera izango da 1966 arte, sortu berri den Aterpeen Komisioak jarraitzen duelarik Gurutzearen 75. urteurrena dela eta, oroigarri bat utzi asmoz, zuhaitzak landatu ziren aterpeko inguruan eta Elorria iturriko uraren errekuperazio proiektua eta apainketa sortu.

Arraba da eta izan da mendizaleen pasa-leku esanguratsua beraz, 1980. urtean Arrabakoatetik Aldapera eta aterperako bidean zuhaitzak landatzen dira 2 aldeetan bidea erakutsiz, askotan, egun lainotsuetan ibilbidea arazoduna bihurtu zelako.

1983ko abuztuan Euskal Herrian izandako euri-jasak eraginda laku handi bat eratu zen aterpe aurrean, artzainak ere harrituta utziz.

1992.eko maiatzean aterpearen erabateko berrikuntza bukatzen da.


Leer más »

GORBEIEKO ARTZAINAK (Basilio Etxebarria,Enrike Etxebarria...)

Posted by: ENEKO / Category: , , , , ,

-








Basajaunaren eremuan

Euskal Herriko historiaren lekukoa izan da askotan Gorbeia mendigunea. Historiaurretik hasi eta gaur egun arte, hainbat erlijio eta erritok egin dute topo mendiaren magal eta gailurretan. Kristautasuna Euskal Herrira heldu aurretik, naturari lotutako sinesmenak ziren nagusi eta, horietariko batzuek, kristauen aroan ere iraun zuten. Baseliza eta eliza ugari dago Gorbeian, eta bakoitzak istorio ugari izango ditu gordeta ditu bere harrietan.

Liburuak errito, erlijio eta tradizioek utzitako aztarnei buruzko informazioa ere bildu du. Aztarna megalitikoak, esate baterako, oparoak dira Gorbeian, iruinarriak eta trikuharriak batez ere. Barandiaranek eta beste ikerlari modernoek eginiko indusketen berri eman dute gidaliburuan.

Gorbeiagana deritzon gailurrak aipamen berezia merezi du; izan ere, mendeetan deiadar egiten zuten handik Gernikako Batzar Nagusietara joateko. Horrez gain, bataila asko egin izan dituzte bertan, azkenak, 36ko gerran. Gailurretatik nazionalen hegazkinen bonbardaketei aurrea hartzeko aukera zuten gudariek. 1937ko ekainaren 16an galdu zuten errepublikazaleek Gorbeiagana.

Elezaharretan ere aberatsa da Gorbeia, gehienak Itxinan aritzen ziren Orozkoko artzainak eta Arraba inguruen Zenurikoak dituzte protagonista. Anbotoko Mari, galtzagorri, sorgina, basajaun, lamina eta bestelako pertsonaia mitologikoen kondairak biltzen ditu liburuak, haien jatorriaren berri eman eta mendigunearekin lotzen dituzten istorioen laburpena egiten du. Azken finean, euskal baso eta mendi guztietan mitoek badute lekurik gaur egun ere.

Horitariko bat BASILIO ETXEBARRIA izan zan. Hona hemen bere alkarrizketa bat.(1964-09-20 -- 82.zenb)
Tomas eta Basilio Etxebarria artzaiei elkarrizketa
Gorbeya'ko Artzai Artian Egun Batzuk
Beste urte ashon-letz aurten-be igaro doguz egon batzuk, ez nai genduban beste, Gorbeyako artzayen artian.
Mendi guztiak dira guretzat atsegingarriak ta batezbere Euskalerrikuak, bana mendi onek ba'dau beste zerbait bizkaitarronizat heste mendiak extabena, eta ez mendigoizaleontzat baharrik, zaletasun. ori ain biotzeratuta eztaukenantzat-be. Asko ezagutzen doguz gure errian, urte gaztian Gorbeya baño beste menditàra urtetan eztabenak. Ain dira Gorbeyako mendiak garbi ta alayakl Bertaratutzeko igaroten doguzan nekiaren. ordaña, edonon aurkituten dogu mendi aletan.
Azpaldiko urtiotan bana, urtian bano urtian abere fitxiago ikusiten izan dogu mendi orren belardi ederretan da, gitxl edo asko ba'genkian zerraitik zan aldakuntza ori, bana nayago genduban artzayak esan leuskuben arazo orretzaz, gure irakurliari esan dautsegan. Orretarako barriz, nor egokiagorik Gorbeya'ratutzen diran guztien adizkidia dan Etxebarria'tar Basilio bano?, bera dalako urterik geyen darnana mendi ayetako artzaitzan. Orregaitik Basilio ta Tomas anai biyakaz ergizki bat atera-ta jezarri Fera ginerra ganian da, asi gera izketan:




Basilio, adizkide zarra bet. izan-jatatsegin úzukaz- itz eitia Gorbeya'dalata inork bano obeto ezagutzen dozulako menditartean, bada gaur itaun batzuk egin biar dautsudaz ZERUKO ARGIA euzkerazko astekarirako; ayen irakurliak jakin dayen Gorbeya'ko goraberak.

Itandu-ba naidezone, pozik erantzungodot-eta, batez-bere euzkerazko periodikurako izan ezkero.



Zenbat urte daruazuz artzaitzan mendih onetan?
Irurogoi ta bi inguru.

Zenbat urte daukuzuz orduan ba?
Irurogei ta sei dodaz lopoan.

Zelan ba orren gazterik as zintzan artzaitzan?
Ba, lau urte egin baño lenago, neure aita zanaz etorri intzan-da, geyago emen izan naz ardia'ren atzian, udan erriko ikastolan egiten nebazon egunetan izan exik.

Orduban, artzai'rik zaarrena izango zara alli onetan?
Bai, urtiagaz eta artzaitzan-be.

Ba'dira ia berrogei urte ain maite dadan mendi anetan exagutzon zaituzala bana eztakit ziur, zeanuritarra zera semez?
Bai, jayo Zulua auxumen da bizi Lizartza'n, itusiten dezonez jayotzez ta biotzez naz zeanuritarra, bana odolez geyena gipuzkotarra.

Zuk datizunletz, nik-be bado aita zanan aldetik gipuzkoar odola, bana bardin-da gipuzkotar edo bizkaitar - edo beste edozein euskal, lurra lekua izan euzkotarra ta euskalduna izan-ezketiño. Zenbat artzai zerate Gorbeya'n artzaitzatik bisi zeratenak?
Bizkai-alderdian ogai ta iru eta Araba aldian zior-ziur extatit baña gure alderdian baño gitxiago.

Zenbat ardi inguru baboitzak?
Txiki ta andi batez-beste berreun.

Eta beste abere edo ganaduak?
Eztago ain erraz jakiten, ikusiten dozanez ainbat zaldi, zaso-bei ta anutz, bana lenagoko laurenikbez.

LenagoLo laurenik eztagola esan dozu ta orretzaz itandu naileuskidat zerbait: zenbat artzai zagoz len baho gitxiago?
Amabost edo amasei Bizkaialdian.

Eta zenbat abere giexiago?
Arditan batarrik, ia irumilla bai. Zaldi ta bei, beste bi milla inguru eta eutzetan bost-eun baño geiago.

Ikusten dogunez, irakurle, abre mordo ederrak gitziago Gorbeya'n bakarrik. Gaztaya ta okelia merkatutzeko ezta ori biderik egokiena.
Zer da ainbeste abere gitxitutze omen erroba?
Mendian zabiltzanak igarriko dozubeta uste dot zein dan erroba daukana: piñu zatarra. Udan polito gabiltz emen goi aldian geure artaldiekaz, baña neguan, edurra parra-parra jausten asten danian...? eztaukagu gure ganaduenizat mendi garbirik, larren guztiak, ia zortzireun metrorako pinuz eztalduta dagazalako, ta pinu-artian estabelako gura aberiak, batenbére ardiak.

Bai alantxe'da Basilio, zuk dinozun pinudiek edo lerdoitzak dirala-ta, extago ia Bizkaiko mendietan abererik eta, lazter ez baserririk-be. Udan ikusten dexu aurrerantzian artzaitza?
Bizkai'kua beintzat txarto`beste jardun-era bat émoten ezpa-dautse uesabak euren mendiari: orain gagozen artzaijakaz amatuko-da Bizkai-ko artzaitza Ta begiratu zegaitik, artzaitzatik biziteko, berreunbat ardi biar dira eta orretako artaldi bat millak ogerleko asko baliodaus, bana, txarreda mendi garbirik expadago, zeian gobernau (jaurtu) artalde ori? Gure gaztiakbe, orretara itusi dabe, ta jakiña, naiago dabe lantegi batera lanian juan egonaroko sarije erabazten, lan egitea baño beste buruko min edo ardurabarik.

Tamala-da, egija-da ta, exir leuskiogu ezer egin. Zuk jarraitu orain arte ardiak zainduez, zeure artzai lagonari ta Gorbeya'ra datorzan guztieri ardua edo garagar. dua saltzen Mendigoizale Bazpatza' ren atergian, refugioan.
Ori egingo dogu gure emazte ta semiaren lagantasunaz, Jaungoikua'k osasune emoten dauskun arte...
BASAJAUN
Etxeberriaitar Basilio ta Tomas artzai anaiak ta...
...Basan juan.







Pako Aristiri elkarrizketa batean kontatu zion zazpi urterekin Anton artzaina ezagutu zuela, artzaina ardiakzaintzen egoten zela eta Basilio txikerra harientzuten. Berak esana da: «Anton Etxeba-riak, Basilio Etxebarria famatuaren aitak, be-rak ateratako bertsoak kantetan ekiten eu-tsan. Harenak entzunez, amari beste apurbat, Urkiolatik ekarritako paperak irakurrizeta abar, halantxe hasi nintzen ni».Behin Esteban Uriarte bertsolari entzutetsuaren anaia —Bertso esaten zioten, aterakontuak— Zeanurira hurreratu zen. Domeka iluntzea zen, tabernan ari zen bertsotan.Basilio Pujanaren anaietako batek esandakoaren harira berotu egin zen dimoztarra. Basilio gaztea bera baino hobea zela esan zion,antza. Anaia Basilioren bila joan zen etxera,Bertsoren kontra bertsotan egin behar zue-la eta, ohetik jaikiaraziz. «Heldu gineneangauza bero zegoen» kontatzen du Basiliok Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 1990ekoBertsolari Egunaren harira ateratako liburuxkan, «gaileta batzuk eta gaseosa hartu etahasi ginen; nik aldi hartan zer galdu gutxineunkan eta ez nengoen bildurrez».


Leer más »

DULTZAINEA

Posted by: ENEKO / Category: , ,


BASILIO ETA ENRIKE ETXEBARRIA



Dultzainak batez ere Nafarroako haize instrumentua, mihi bikoitzekoa eta gorputz konikoa du. Bizkaian eta Gipuzkoan ere hedatuta dago dultzaina. Metalezkoa da eta zazpi zulo ditu, sei aurrealdean eta bat atzealdean. Klarinetearen familiako lez hartu arren zaharragoa da, baita zorrotzagoa ere soinuaren aldetik. Gutxienez beste bi izen desberdin ditu: bolin-gozo eta nafarroako gaita.

Baserri girokoa denez, belarriz jotzen zuten; hau da, abesti bat entzutean horrela jotzen zuten, entzuten zuten bezala.

Batzuetan metalezko uztai zabalak daramatza instrumentua inguratuz. Mihizkak (fitak) kainaberaz egiten dira. Lehen, dultzainero bakoitzak bereak egiten zituen, gaur egun eginak saltzen dituzte. Atabalak lagunduta jotzen da.

Ezkontzetan, inauterietan, erromerietan eta herrietako (normalean txikietako) jaietan entzuten da. Dena den, antzina gehiago ikusten zen.

Zuberoan badago txanbela izeneko dultzaina txiki bat.


http://www.aikotaldea.com/euskera/ecdkotemas.htm

"http://eu.wikipedia.org/wiki/Dultzaina"(e)tik eskuratuta


Leer más »