AGATE DEUNA (SANTA AGEDA)

Posted by: ENEKO / Category: ,



Aurten ere Agate Deuna Euskal Herriko herri askotan ospatu da. Herri edo eskualde bakoitzean, abestiak aldaketak izaten dituzte, baina denen helburua berdin antzekoa da. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan da. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, ate joka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik bizirik dirau toki batzuetan.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan, Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko, baina alferrik, Jainkoari eskainia baitzegoen. Neska ezin zuela lortu eta neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Euskal Herrian ohitura ugari izan dira: kanpai jotze luzeak, Bizkaiko zenbait ermitatan; erromeriak, beste toki batzuetan... Egun horren goizaldean, baserrietako soroetan eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Gaur egun, toki gehienetan, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen da etxez etxe oles egiten arituz. Oles egiten den bitartean, bertso eta kopla ugari erabiltzen dira:


Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak
igaz lez hartu gagizun eta
zabaldu zuen sakela.

Orain bagoaz alde egitera
agur deutsugu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizu izan dongerik… 1,2,3 EUP!


0 comentarios:

Publicar un comentario