AGATE DEUNA (SANTA AGEDA)

Posted by: ENEKO / Category: ,



Aurten ere Agate Deuna Euskal Herriko herri askotan ospatu da. Herri edo eskualde bakoitzean, abestiak aldaketak izaten dituzte, baina denen helburua berdin antzekoa da. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan da. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, ate joka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik bizirik dirau toki batzuetan.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan, Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko, baina alferrik, Jainkoari eskainia baitzegoen. Neska ezin zuela lortu eta neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Euskal Herrian ohitura ugari izan dira: kanpai jotze luzeak, Bizkaiko zenbait ermitatan; erromeriak, beste toki batzuetan... Egun horren goizaldean, baserrietako soroetan eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Gaur egun, toki gehienetan, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen da etxez etxe oles egiten arituz. Oles egiten den bitartean, bertso eta kopla ugari erabiltzen dira:


Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak
igaz lez hartu gagizun eta
zabaldu zuen sakela.

Orain bagoaz alde egitera
agur deutsugu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizu izan dongerik… 1,2,3 EUP!


Leer más »

EUSKAL ARTZAIN TXAKURRA

Posted by: ENEKO / Category: , , , , ,











Zuzenak ez diren izenak: Euskal artzainen txakurra, Ardi txakurra eta Artzai zakurra.
Non dagoen hedatuta: Euskal Herri osoan.
Errolda: 97.07.12a arte 184 arrazako txakur erroldatuak (RRC) (emeak eta arrak)
Zein egoeratan dagoen: ARRISKUAN.
Zein azokatan ikus daitekeen: Uztailaren bigarren larunbatean Busturian (Bizkaia) egiten den arrazari buruzko monografikoan. Markinan (Bizkaia) urriaren bigarren larunbatean egiten den Euskal Herriko Arrazen Erakusketan. Abuztuan eta irailean egiten diren artzain txakurren txapelketetan: Oñatiko (Gipuzkoa) Nazioarteko Txapelketan, Euskal Herriko Txapelketa Gerediagako Mankomunitatean (Bizkaia) eta Burtzeñako (Bizkaia), Laudioko (Araba), Uharte-Arakilgo (Nafarroa) eta Ezkioko (Gipuzkoa) txapelketetan.

Ezaugarriak:
Euskal artzainek erabiltzen zituzten, batez ere, artaldeak gidatzeko, baina baita behi taldeak, zaldi taldeak eta ahuntz taldeak gidatzeko ere. Baserriak eta artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira. Bi dira ofizialki onetsita dauden barietateak:
1. Iletsua, Euskadi osoan zehar hedatuta dagoena. Azalera zuria eta lehoi kolorekoa du, eta arrek bataz beste 53,87 cm neurtzen dute bizkar gurutzean, Beste barietatearekin alderatuz gero, ile luzeagoa dute bizkarraldean eta aurreko hanketan. Bularra ere zabalagoa dute, buru handiagoa ere bai eta belarriak beti erorita dauzkate.
2. Gorbeiako barietatea Gorbeialdeko Parke Naturalaren (Bizkaiko hegoaldea eta Arabako iparraldea) inguruko herrietan zehar dago batik bat. Gorria da, suaren kolorearen antzekoa, eta arrek 54,23 cm-ko garaiera dute bizkar gurutzean. Beste barietatearekin alderatuz gero, honako hauek dira desberdintasunik nabarmenenak: buruko, aurpegiko eta sabelaldeko ile luzeagoak dauzkate. Begian luzamendutxoa daukate eta aurpegian bost orin.

Badago artzantzan asko erabiltzen den beste arraza bat, nahiz eta gure erkidegoan ez dagoen horrenbeste. Pirinioetako Artzain Txikiari edo Petit Beger des Pyrénéesi buruz ari gara. Iparraldeko eta Akitaniako inguru batzuetakoa da jatorriz. Txakur gidariak dira. Landetako Labrita ere bada inguru horretan, eta saiatu dira tipifikatzen, baina alperrik izan da, ez baitaukate morfologiaren aldetiko berezko berezitasunik aldameneko beste zenbait arrazarekin alderatuz gero.


Leer más »

ARDI LATXA

Posted by: ENEKO / Category: , , , ,








ARRAZA: LATXA ARDIA, Euskal Herriko ardi propioa da.
IZENA: ELURTXO
BIZILEKUA: Lekanda mendiaren magalean.
JABEA: Enrike Etxebarria.
NEURRIA: Zelaian eta larrean, belarra jaten duen animalia ugaztuna da. Bizkar gurutzean 70 cm-ko garaiera daukate. Batez beste, arrek 65-75 kg izan ohi dute eta emeek, 45-55 kg.
EZAUGARRIAK: Iparraldean 130 artzain eta 30 000 ardi zeuden. Hemen, aldiz, 60 bat artzain eta 16 000 ardi zeuden. Oso ardi bikainak dira esnetarako, eta horien esnea eta karrantza arrazako ardien esnea baino ez da onartzen Idiazabal jatorrizko izendapena duten gaztak egiteko. Batez beste, 150 egunean 160-170 litro eman ohi du ardi bakoitzak.


Leer más »