DULTZAINEA

Posted by: ENEKO / Category: , ,


BASILIO ETA ENRIKE ETXEBARRIA



Dultzainak batez ere Nafarroako haize instrumentua, mihi bikoitzekoa eta gorputz konikoa du. Bizkaian eta Gipuzkoan ere hedatuta dago dultzaina. Metalezkoa da eta zazpi zulo ditu, sei aurrealdean eta bat atzealdean. Klarinetearen familiako lez hartu arren zaharragoa da, baita zorrotzagoa ere soinuaren aldetik. Gutxienez beste bi izen desberdin ditu: bolin-gozo eta nafarroako gaita.

Baserri girokoa denez, belarriz jotzen zuten; hau da, abesti bat entzutean horrela jotzen zuten, entzuten zuten bezala.

Batzuetan metalezko uztai zabalak daramatza instrumentua inguratuz. Mihizkak (fitak) kainaberaz egiten dira. Lehen, dultzainero bakoitzak bereak egiten zituen, gaur egun eginak saltzen dituzte. Atabalak lagunduta jotzen da.

Ezkontzetan, inauterietan, erromerietan eta herrietako (normalean txikietako) jaietan entzuten da. Dena den, antzina gehiago ikusten zen.

Zuberoan badago txanbela izeneko dultzaina txiki bat.


http://www.aikotaldea.com/euskera/ecdkotemas.htm

"http://eu.wikipedia.org/wiki/Dultzaina"(e)tik eskuratuta


2 comentarios:

  1. ENEKO Says:

    Horrelako musika tresnak erakutsi eta irakatsi behar dira gaur egun gazteei. Gure kulturaren, ohituren eta istoriaren barne delako. AUPA DULTZAINERUAK!!!

  1. iMA Says:

    Ia baten batek dultzainea joten ikisten dauen, hurrengo bazkari baten jotatxu bet jantzan iteko.

Publicar un comentario