ARRABAKO LANDEA 1065 m ( GORBEIA)

Posted by: ENEKO / Category: , , ,





Euskal Herrian dago kokatuta Gorbeiako mazizoa, Araba eta Bizkaia lurralde historikoen arteko mugan, eta Kantauri itsasorantz abiatzen diren urak eta Mediterraniar arroan barrena itsasoratzen direnak banantzen dituen mendilerroaren atala da.
Mendi-mazizoak bertan antzeman dakiokeen mendirik altuenetik hartzen du izena: Gorbeia mendia dugu bertan gailur, 1.482 metrorekin. Profil biribildu eta zanpatuak kontrastea egiten du paisaian nabarmentzen diren aldameneko beste erpinen erliebe malkartsuarekin, Aldamin (1373 m), Lekanda Haitzak (1306 m) ekialdeko erpin gisa eta Aizgorrigane mendiak (1100 m) iparraldean eta Gorosteta (1261 m) eta Ipergorta mendiek (1236 m)hegoaldean osatuko lituzkete irudi geometriko horren bertizeak.

20.000 hektareako azalera bereganatzen du, gutxi gorabehera, Parke Naturalak, eta Bizkaiko Areatza, Artea, Orozko, Zeanuri eta Zeberio eta Arabako Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz udalerriek altuen dituzten inguruak hartzen ditu.

Arrabako landea, Itxinako mendiguneak mugatzen duen larredi zabala da. Bertan, ardi, behi eta behor kopuru handiak larratzen izaten dira. Pagomakurre zeharkatu ostean, bideak gora egiten jarraitzen du, Lekandako mendioina igaroz, Arrabakoateko mendatera heldu arte, hau, Arrabako sarrerak hartzen duen izena delarik. Hemen bide bi aurki daitezke, haien alboetan, urkien errenkadak balizen moduan agertzen direla. Bide batek landa zeharkatzen du Gorbeiarako bidean, Bizkaiko Mendizale Federakundearen parte den Elorriagako gordelekurantz. Eta besteak Gangure Mendi taldearen gordelekurantz eramaten zaitu. Bi eraikuntza hauez aprte, badago beste eraikuntza bat, ENRIKE ETXEBARRIA artzairen txabolea. Enrike ERtxebarria Zeanuriko artzaia da eta bertan egon eta egiten ditu Gorbeiako gazta gozoak.



Astotxo bat baneuko
bustan zuriegaz
Ermura joateko
gona gorriegaz

Txirikitin txainia
biar domekea,
txokolatez beterik
baneuko tripea

Arrabako landea
balego Gorbeien
antxe egingo geunke
zirikin zakien

Bat bi iru lau
balego eta balitz,
bost sei zazpi
alkarrekin dabiltz
(TAPIA ETA LETURIA)
ABESTI HERRIKOIA

Gorbeiako mendian
puntaren puntan
gurutze eder bat dago.

Handik Euskalerria
ikusten dogu
ederrago.

Erdu Miren.
Jarri hemen.
Zer dozu ikusten?

Euskalerri
habi txiki,
mendi ta baserri.

Aupa, mendigoizale gazte!
Gorbei mendira igon zaite!
Han egingo dogu irrintzi:
Gora!
Aurrera mutilak!

Trala-la-la...


0 comentarios:

Publicar un comentario