Mostrando entradas con la etiqueta ARTZAIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ARTZAIA. Mostrar todas las entradas

EUSKAL ARTZAIN TXAKURRA

Posted by: ENEKO / Category: , , , , ,











Zuzenak ez diren izenak: Euskal artzainen txakurra, Ardi txakurra eta Artzai zakurra.
Non dagoen hedatuta: Euskal Herri osoan.
Errolda: 97.07.12a arte 184 arrazako txakur erroldatuak (RRC) (emeak eta arrak)
Zein egoeratan dagoen: ARRISKUAN.
Zein azokatan ikus daitekeen: Uztailaren bigarren larunbatean Busturian (Bizkaia) egiten den arrazari buruzko monografikoan. Markinan (Bizkaia) urriaren bigarren larunbatean egiten den Euskal Herriko Arrazen Erakusketan. Abuztuan eta irailean egiten diren artzain txakurren txapelketetan: Oñatiko (Gipuzkoa) Nazioarteko Txapelketan, Euskal Herriko Txapelketa Gerediagako Mankomunitatean (Bizkaia) eta Burtzeñako (Bizkaia), Laudioko (Araba), Uharte-Arakilgo (Nafarroa) eta Ezkioko (Gipuzkoa) txapelketetan.

Ezaugarriak:
Euskal artzainek erabiltzen zituzten, batez ere, artaldeak gidatzeko, baina baita behi taldeak, zaldi taldeak eta ahuntz taldeak gidatzeko ere. Baserriak eta artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira. Bi dira ofizialki onetsita dauden barietateak:
1. Iletsua, Euskadi osoan zehar hedatuta dagoena. Azalera zuria eta lehoi kolorekoa du, eta arrek bataz beste 53,87 cm neurtzen dute bizkar gurutzean, Beste barietatearekin alderatuz gero, ile luzeagoa dute bizkarraldean eta aurreko hanketan. Bularra ere zabalagoa dute, buru handiagoa ere bai eta belarriak beti erorita dauzkate.
2. Gorbeiako barietatea Gorbeialdeko Parke Naturalaren (Bizkaiko hegoaldea eta Arabako iparraldea) inguruko herrietan zehar dago batik bat. Gorria da, suaren kolorearen antzekoa, eta arrek 54,23 cm-ko garaiera dute bizkar gurutzean. Beste barietatearekin alderatuz gero, honako hauek dira desberdintasunik nabarmenenak: buruko, aurpegiko eta sabelaldeko ile luzeagoak dauzkate. Begian luzamendutxoa daukate eta aurpegian bost orin.

Badago artzantzan asko erabiltzen den beste arraza bat, nahiz eta gure erkidegoan ez dagoen horrenbeste. Pirinioetako Artzain Txikiari edo Petit Beger des Pyrénéesi buruz ari gara. Iparraldeko eta Akitaniako inguru batzuetakoa da jatorriz. Txakur gidariak dira. Landetako Labrita ere bada inguru horretan, eta saiatu dira tipifikatzen, baina alperrik izan da, ez baitaukate morfologiaren aldetiko berezko berezitasunik aldameneko beste zenbait arrazarekin alderatuz gero.


Leer más »

ARDI LATXA

Posted by: ENEKO / Category: , , , ,








ARRAZA: LATXA ARDIA, Euskal Herriko ardi propioa da.
IZENA: ELURTXO
BIZILEKUA: Lekanda mendiaren magalean.
JABEA: Enrike Etxebarria.
NEURRIA: Zelaian eta larrean, belarra jaten duen animalia ugaztuna da. Bizkar gurutzean 70 cm-ko garaiera daukate. Batez beste, arrek 65-75 kg izan ohi dute eta emeek, 45-55 kg.
EZAUGARRIAK: Iparraldean 130 artzain eta 30 000 ardi zeuden. Hemen, aldiz, 60 bat artzain eta 16 000 ardi zeuden. Oso ardi bikainak dira esnetarako, eta horien esnea eta karrantza arrazako ardien esnea baino ez da onartzen Idiazabal jatorrizko izendapena duten gaztak egiteko. Batez beste, 150 egunean 160-170 litro eman ohi du ardi bakoitzak.


Leer más »

GORBEIAKO ARTZAI TXAKURRA

Posted by: ENEKO / Category: , ,



Urteekin gure eguneroko egitekoetan aldaketa eman da eta bilakaera horren arrazoi nagusietariko bat eginbeharrak burutzerakoan ahalik eta erraztasun handienarekin aritzea da. Noski, artzaintzak ere moldaketak izan ditu denboraren joan–etorriekin, baina aldatu ez dena txakurraren konpainia da. Nahiz eta egun, arraza ezberdinekin lan egiten den, kasu honetan Euskal Artzain txakurraren gainean hitz egingo dugu, historikoki gure herrikoa den langile fin eta leiala. Euskal Herriko Natura aldizkarian jasotako informazioa bildu gura izan dugu, arraza apur bat hobeto ezagutu asmoz.

Euskal Artzain Txakurra bi barietate dituen arraza homogeneoa eta espezie ugaria da; “Iletsua” eta “Gorbeiakoa”, dira txakur motak. Iletsua barietatearen jatorrizko eremuak Euskal Herriko hainbat artzaintza–eremu ezberdin hartzen ditu barrua. Gorbeiakoa ostera, Bizkaia eta Araba artekoa da, Gorbeiako mendi ingurukoa eta Gorbeiako Parke Naturalekoa hain zuzen.


Gorbeiakoa.

Barietate hauen (eme eta arren) gorpuzkera honako ezaugarrion barruan sartzen dugu: eumetrikoa –hots, batez besteko proportzioa–, azpialdean ganbila eta luzanga. Gorbeiakoan gehien agertzen dena –tonu ezberdinetan– kolore su–gorria eta ilehoria da, nahiz eta azken hau gutxiagoa den. Hondar kolore edo hori–gorriekin batera, Iletsua barietatearen ezaugarria da.

Euskal Artzain txakurraren beste ezaugarri morfologiko berezi batzuk, honako hauek dira: atzeko hanka bakoitzean sarritan hatz bat edo bi atrofiatu (ezproina) edukitzea. Mukosa beltzak eta bizar–lekuan (kokotsean) ile luzerik eta ugaririk ez edukitzea. Gorbeiakoak, morfologia–ezaugarri berezi eta nabarmen gisa, gehienek hiru edo bost orban izaten dituztela aurpegian.

Sexuari dagokionean, ez dute alderik agertzen ikertutako barietateek, atzealdearen luzeran, atzealdearen zabaleran, besahezurraren perimetroan, belarriaren luzeran eta buztanaren luzeran izan ezik. Sexu diformismoa dago.

Barietateen arabera, emeek izaten dituzten ezaugarri nabarmenenak, buruaren luzeran, aurpegiaren luzeran, aurpegiaren zabaleran, atzealdearen zabaleran eta bularraldearen zabaleran izaten dira. Arren kasuan, desberdintasun hauek barietateen arabera soinerainoko altueran, buruaren luzeran eta aurpegiaren luzeran islatzen dira.

Iletsua
Txakurraren gorpuzkera orokorrean eumetrikoa, luzanga, enbor gogor eta errektangeluarra izaten da. Gorputza Gorbeiakoak baino ile zurdatsuagoz estalia dauka. Gain–estalkia ilehoria edo lehoiarenaren antzekoa izaten du. Gain–estalkian, gorputzeko beste aldeetan baino ile laburragoa du, begiak estali gabe.

Proportzio garrantzitsuak: Altxaketaren eta luzeraren arteko erlazioa sexu bietan 1/1,2koa da eta garezur eta aurpegiaren artekoa 1,5/1 emeengan eta 2/1 arrengan.

Izaera eta portaera: Leialtasun handikoa, ugazabarekin lotura estua izaten duen txakurra baita. Lurraldetasun nabaria erakusten du.

Burua: Garezur–aurpegiko lerroa urrunkorra eta garezur soslaia azpi–konbexua ditu. Enbor–piramidea luzanga .

Sudurra: Zuzena, ez luzeegia. Trufa beltza ematen du.

Muturra: Arina, gaineko soslaia zuzena edo leunkiro azpi–konbexua ertzeko aldean. Gorputzeko gainerako gain–estalkian baino kanela kolore nabarmenagoa edo beltza izaten du.

Ezpainak: Tinkoak eta doituak, ez bigunak eta pisutsuak, ongi estaltzen dute beheko masaila. Ez du eratzen ezpain–lotune markaturik. Kolore beltzekoak.

Begiak: Erdizkakoak, arrautza–antzekoak, betazal beltzak eta irisaren kolorea gaztain–anbarrak.

Belarriak: Gehienetan begiaren bazterreko erpinaren luzapen lerroaren gainetik. Triangelu formakoak.

Bizkarraldea: Saihetsezurretan aldaketa leuna eginez gehiegi makurtu gabeko besaburua. Gihar garapen handikoa.

Buztana: Erditik gorantz itsatsita zangarreraino heltzen dela. Asko mugitzen du. Luzea eta geldi dagoenean okertua. Hiru posiziotan izan dezake: atsedenean (behean), arreta dagoenean (bandera eran) eta jardunean dabilenean (igitai eran).

Hankak: Zaintsuak eta sendoak.

Ilaia: Hainbatetan luzea, zakarra, itxura arruntekoa. Laburragoa aurpegian eta gorputz–adarren aurrealdean.

Tamaina: oinerainoko altuera (zentimetroetan)
Arrak: 47tik 63ra
Emeak: 46tik 58ra

Pisua (Kiloetan)
Arrak: 18tik 33ra
Emeak: 17tik 30ra


Leer más »

ARRABAKO ATERPEA

Posted by: ENEKO / Category: , , , ,







1960ko maiatzaren 29an Federazioak Arraban duen aterpe berria zabaldu zen, 3000bat mendizalek parte hartu zutela. Aterpeak Angel Sopeña du izena, berak Gorbea inguruko aterpe guztietan burututako lan paregabea omendu asmoz. Espainiako Federazioak Egiriñaoko aterpea alde batera utzi izanagatik bazuen euskal mendizaleekin hartutako zorra. Aterpe zahar honek bere urrezko garaia ere izan zuen funtsezko betebeharrak burutu zituelarik oztopo nabarmenak gaindituz: eraikin beraren egitura, hornidura, tamaina eta kokalekua besteak beste.

Aterpe berriko arkitektoa, Espainiako Federazioaren presidentea, Julian Delgado Ubeda izan zen eta federazio hau eraikuntza eta horniduraz arduratu zen.

Erliebearen muino batek ipar haizeaz babesten du eta aterpe ilunen eredua baztertuz, argi asko dela medio, barru alaia lortu da. Inaugurazio eguneko bezperatik ekitaldi ugari burutu ziren, adibidez, Eskualdeko Mendi Kanpamendua Club Alpino-Turista de Baracaldok antolatuta eta Alberto Besgak zuzentzen zuen “Federazioko Mendi Sorospen Taldea”ren erakusketa. Aterpe barruan mendizaleen patroi den San Bernardo de Mentonen imajina kokatu zen. Aterpeak gordetako 32 plaza eta kantina eskaintzen maiatzaren 1etik urriaren 31 arte. Gainontzeko egunetan giltzak Club Deportivo de Bilbaon, Zeanuriko Manterolarenean edo Gasteizen Federazioko Subdelegazioan eskuratu zitezkeen.

Basilio Etxebarria artzaina, bere emaztea Felisa Lejarza eta familia zaintzaz arduratuko dira bazkariak eta edariak eskainiko dutela eta egurrez hornituko dute aterpea. Aterpeko ordezkari Sopeña bera izango da 1966 arte, sortu berri den Aterpeen Komisioak jarraitzen duelarik Gurutzearen 75. urteurrena dela eta, oroigarri bat utzi asmoz, zuhaitzak landatu ziren aterpeko inguruan eta Elorria iturriko uraren errekuperazio proiektua eta apainketa sortu.

Arraba da eta izan da mendizaleen pasa-leku esanguratsua beraz, 1980. urtean Arrabakoatetik Aldapera eta aterperako bidean zuhaitzak landatzen dira 2 aldeetan bidea erakutsiz, askotan, egun lainotsuetan ibilbidea arazoduna bihurtu zelako.

1983ko abuztuan Euskal Herrian izandako euri-jasak eraginda laku handi bat eratu zen aterpe aurrean, artzainak ere harrituta utziz.

1992.eko maiatzean aterpearen erabateko berrikuntza bukatzen da.


Leer más »

ARRABAKO LANDEA 1065 m ( GORBEIA)

Posted by: ENEKO / Category: , , ,





Euskal Herrian dago kokatuta Gorbeiako mazizoa, Araba eta Bizkaia lurralde historikoen arteko mugan, eta Kantauri itsasorantz abiatzen diren urak eta Mediterraniar arroan barrena itsasoratzen direnak banantzen dituen mendilerroaren atala da.
Mendi-mazizoak bertan antzeman dakiokeen mendirik altuenetik hartzen du izena: Gorbeia mendia dugu bertan gailur, 1.482 metrorekin. Profil biribildu eta zanpatuak kontrastea egiten du paisaian nabarmentzen diren aldameneko beste erpinen erliebe malkartsuarekin, Aldamin (1373 m), Lekanda Haitzak (1306 m) ekialdeko erpin gisa eta Aizgorrigane mendiak (1100 m) iparraldean eta Gorosteta (1261 m) eta Ipergorta mendiek (1236 m)hegoaldean osatuko lituzkete irudi geometriko horren bertizeak.

20.000 hektareako azalera bereganatzen du, gutxi gorabehera, Parke Naturalak, eta Bizkaiko Areatza, Artea, Orozko, Zeanuri eta Zeberio eta Arabako Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz udalerriek altuen dituzten inguruak hartzen ditu.

Arrabako landea, Itxinako mendiguneak mugatzen duen larredi zabala da. Bertan, ardi, behi eta behor kopuru handiak larratzen izaten dira. Pagomakurre zeharkatu ostean, bideak gora egiten jarraitzen du, Lekandako mendioina igaroz, Arrabakoateko mendatera heldu arte, hau, Arrabako sarrerak hartzen duen izena delarik. Hemen bide bi aurki daitezke, haien alboetan, urkien errenkadak balizen moduan agertzen direla. Bide batek landa zeharkatzen du Gorbeiarako bidean, Bizkaiko Mendizale Federakundearen parte den Elorriagako gordelekurantz. Eta besteak Gangure Mendi taldearen gordelekurantz eramaten zaitu. Bi eraikuntza hauez aprte, badago beste eraikuntza bat, ENRIKE ETXEBARRIA artzairen txabolea. Enrike ERtxebarria Zeanuriko artzaia da eta bertan egon eta egiten ditu Gorbeiako gazta gozoak.



Astotxo bat baneuko
bustan zuriegaz
Ermura joateko
gona gorriegaz

Txirikitin txainia
biar domekea,
txokolatez beterik
baneuko tripea

Arrabako landea
balego Gorbeien
antxe egingo geunke
zirikin zakien

Bat bi iru lau
balego eta balitz,
bost sei zazpi
alkarrekin dabiltz
(TAPIA ETA LETURIA)
ABESTI HERRIKOIA

Gorbeiako mendian
puntaren puntan
gurutze eder bat dago.

Handik Euskalerria
ikusten dogu
ederrago.

Erdu Miren.
Jarri hemen.
Zer dozu ikusten?

Euskalerri
habi txiki,
mendi ta baserri.

Aupa, mendigoizale gazte!
Gorbei mendira igon zaite!
Han egingo dogu irrintzi:
Gora!
Aurrera mutilak!

Trala-la-la...


Leer más »